Araudia

Aterpearen giltza Elkarteko idazkaritzan emango da (erreserbaren prozedura ikusi) logela eta okupatu beharreko ohatzeen esleipenarekin batera.

1. Sarrera prozedura:

  • Etxera iristerakoan bai instalazio elektrikoa, bai berokuntza (neguan) aktibatuta egongo dira.
  • Termostatoaren balioa ez aldatu. Etxeko berokuntza programatua dago.
  • Mendiko botak beti beheko solairuan utziko ditugu, horretarako pentsatutako lekuan, eskailerapean.

2. Sukaldearen erabilera:

  • Sukaldean bi bitrozeramika plaka daude. Ezinbestekoa da hauek era egokian zaintzea, garbi mantenduz.
  • Aurkituko duzuna: baxera-detergentea, bitrozeramika plaken garbigarria, espartzuak, sukaldeko tresnak, oinarrizko baxera, garbitzeko materiala eta trapuak.
  • Topatuko ez duzuna: papera, plastikoa eta beirarako zabor poltsak, olioa, ozpina, gatza eta azukrea.
  • Erabili ondoren, sukaldea eta tresna guztiak garbi utzi behar dira.
  • Etxezainarekin afaria (eta gosaria nahi ezkero) adostu duten taldeek, baxera garbitu eta jaso beharko dute bukatzerakoan.
  • Zaborraren gestioa: zaborra udaleko kontainerretan bota beharko da egunero. Papera, plastikoa eta beira birziklatu behar dira. Etxea uzterakoan, nahiz eta pertsona gehiago aterpean egon, zaborra atera.

3. Jangelaren erabilera:

  • Mahaiak partekatu behar dira. Erabili ezazue soilik behar duzuena.
  • Beste edozer gauza egiten ari bagara eta beste pertsona batzuk jangela erabili behar badute, haiei utzi beharko zaie lekua (aterpeak egongela bat dauka).
  • Jangela erabili ondoren garbi eta jasota utzi beharko da.

4. Logela eta komunen erabilera:

  • Giltzak hartzerakoan esandako ohatzeak erabiliko dira beti.
  • Logeletako apaletan burukiak eta edredoi meheak daude. Burukiak erabiltzeko beharrezkoa da burko-azala eramatea.
  • Logeletan ezin da jan.
  • Aterpearen ezaugarriak kontutan hartuta (passive house) logeletako lehioak itxita egongo dira beti neguan eta udaran, ahal den denbora gehienean.
  • Altzariak lekuz ez aldatu.
  • Komunetan komuneko papera egongo da. Toallak eraman behar dira.
  • Mugikorrak kargatzeko puntuak komunen alboan daude.
  • Zaborretara bota behar diren hainbat gauza (toallitak…) ezin dira komunetik bota.
  • Ziurtatu gauean argiak itzalita geratzen direla.

5. Egongela:

  • Liburutegi txikia eta mahai jokoak daude.
  • Proiekzioak egin daitezke.
  • Egongelan ezin da jan.

6. Alderdi orokorrak:

  • Gure ingurua zainduko dugu, zarata, soinua eta zikinkeria saihestuz.
  • Gure aterpea zaindu. Ez da landetxe bat.
  • Ura, argia eta kalefazioa moderazioz erabili.
  • Aterpetik ez eraman ezer etxera.
  • Aterpea kerik gabeko eremua da.
  • Animaliak ezin dira sartu.
  • Kamera bat egongo da aterpearen sarreran sarbidearen kontrola egiteko segurtasuna bermatzeko.
  • Isiltasuna mantenduko dugu 23:00 tatik 7:00 ak arte.

7. Matxurak, pitzadurak, hondatzeak, etab.

  • Zerbait hautsi edo hondatzen bada, idazkaritzan esan. Arduradunek erantzunkizuna dagoen edo ez erabakiko dute eta horren arabera, ordainketaren bat egin behar den ala ez.
  • Aterpera doazen pertsonek erabilpen desegokiaren ondorioz zerbait hondatu badute (baxera…), ordezkatu edo balio duen zenbatekoa ordaindu beharko dute.
  • Giltza galtzen bada, 30 euro ordaindu beharko dira.

8. Irtetzeko prozedura.

  • Ateratzerakoan, zabor guztia bota eta erabili dugun guztia garbitu beharko dugu./li>
  • Hozkailua garbi dagoela eta barruan janaririk ez dagoela ziurtatu behar dugu.
  • Giltzak itzultzeko epea 3 egun dira.
  • Etxezainak aterpearen egoera aztertuko du astelehen, asteazken, ostiral eta irteera bakoitzaren ondoren.

LARRIALDIAK:

Larrialdietarako telefonoa: 112
Beharrezkoa bada, aterpearen sarreran koadro elektrikoa non dagoen adierazten da.
Beharrekoa bada, leihoak irekitzeko heldulekua dago.
Botikina beheko solairuaren komunean dago (jangelaren ondoan).