Erreserba egiteko, 3 aukera ditugu:
Jarri gurekin harremanetan telefonoz: 943 27 18 66
Posta elektroniko bidez: cvc@vascodecamping.org
Hurrengo formularioaren bidez.
Erreserba ezazu zure egonaldia Bortiri-n:
BORTIRI HARTZEKO PROZEDURA 2018
- Aterpe hau “passive house” metodoa eta filosofia jarraituz eraiki da. Honen helburu nagusia barne erosotasun maila altua eta energía-kontsumo txikia lortzea da. Erabili diren diseinu irizpideek energia eta argi naturalaren ustiapena bermatzen dute neguan zehar eta udaran berriz, eguzkiaren eraginaren minimizazioa.
- Aterpea izateaz gain, mendi eta natura eskola da. Beraz, bazkideen ekintzak eta CVCE-ko egutegian ageri diren jarduerak (irteerak, ikastaroak, mintegiak, etab.) bateragarriak dira; bai urtean zehar antolatzen direnak, bai erreserba egiterako unean lehentasuna dutenak.
- Aurretik erreserba egin ezkero bazkide guztiek aterpea erabili dezakete, beherago azaltzen dugun moduan. Bazkide ez direnak ere erabiltzeko aukera dute erreserba egiterakoan argi eta garbi hori azaltzen badute eta ratio hau, bazkide bat / hiru ez bazkide, mantentzen bada.
- Gehienez hilabete bat aurretik erreserba egin daiteke, egonaldiaren iraupen maximoa 7 egun jarraian izanda (astebete). Egonaldia behin bakarrik luzatu daiteke eta horretarako amaitu baino 3 egun lehenago esan behar da Elkartearen bulegoan. Gainera luzapena gehienez 7 egunekoa izango da aurretik zeuden beste erreserben arabera. Egonaldia amaitu ondoren, 3 egunetan giltza itzuli beharko da Elkartean. Giltza hau galtzen baldin bada, bazkideak 30 euro ordaindu beharko ditu.
- Erreserba egiteko pertsonalki Elkartera etortzen den bazkideak lehentasuna izango du. Telefonoz edo posta elektronikoz jasotako erreserbak arratsaldeko 17:00 tatik aurrera aztertuko ditugu. Aterpean ostatua izango duten guztien datuak erraztu behar dira eta sarrera/irteera datak zehaztu. Aterpearen erabilgarritasuna gure web orrialdean kontsulta dezakezue.
- CVCE-ko idazkaritzan logela eta ohatzeak zehaztuko zaizkizue eta bertan erabakiko dugu baita ea aterpea beteta dagoen.
- Hurrengo taulan azaltzen dira tarifak. Erreserba gauzatzerakoan, %50 ko aurrerakina eskatuko dugu. Ordaindutako aurrerakina, giltza itzultzerakoan ordaindu behar den diru kopuruari kenduko zaio. Ezeztapena izan bada, aurrerakina galduko da (Zuzendari Batzordeak aztertuko dituen ezinbesteak izan ezik).
Tarifa € / gaueko Bazkidea |
Tarifa € / gaueko Ez Bazkidea |
|
Astegunetan | 8€ | 14€ |
Asteburu eta jaiegunetan | 10€ | 16€ |
Haurrak (14 urtetik behera) | 8€ | 14€ |
8.Etxezainaren afaria (gosaria barne ala ez) enkargatzeko aukera egongo da baina gutxienez 8 pertsona osatzen duten taldeentzat (talde bat edo gehiago). Eskaera Elkarteko idazkaritzaren bitartez egingo da 5 egun lehenago (beranduenez aste bukaerarako, aurreko astelehenean). Afariaren prezioa 13 € dira eta gosariarena 4€. Etxezainak afaria prest utziko du aterpean. Taldeak afaria/gosaria zerbitzatu, jaso eta erabilitako baxera garbitu beharko du.
9.Aterpea guztiona da. Beraz, etxea zainduko dugu, garbi mantenduko dugu eta Elkartean ematen diren eta etxean aurkitzen ditugun argibideak jarraitu beharko dira. Hala ere, hondatze edo matxuraren bat sortuko balitz, bulegoan esan beharko duzue. Arduradunek erantzukizunaren arabera erabakiko dute ea ordainketaren bat egin behar den ala ez.
**Recuerda que si lo realizas a través del formulario, el Club se pondrá en contacto contigo para confirmar la reserva. El uso del formulario es para consultar la disponibilidad.
**Solo se podrá reservar con 30 días de margen.